BIOTEKNOLOGIA

Bioteknologia izaki bizidunak (mikroorganismoak) produktuak lortzeko erabiltzen duen zientziaren arloa da. 

Ez pentsa gauza berria denik; izan ere, gizakiok neolitotik ezaguzten dugu bioteknologia, jogurtak, ogia edo garagardoa ekoizteko. (Bioteknologia tradizionala)

Bada ere, beste arlo bat askoz ere modernoagoa dena, bioteknologia modernoa; hau, XX.mendean garatu zen 1953.ean DNAren egitura nolakoa den argitaratu zenetik. 

Bioteknologia modernoaren adibide batzuk genetika, klonazioa, terapia genikoa, transgenikoak edo zelula amak ikerketa dira. 

Bada ere gaur egungo bioteknologia sailatzeko beste irizpide bat, koloreak; hauek dira bioteknologia modernoaren arlo nagusiak: 

  • Gorria: Osasun arloarekin lotuta dago; bere helburua gaixotasunak arintzea edo sendatzea da 
  • Berdea: Nekazaritzarekin lotuta dago; landare bioteknologia deitzen zaio
  • Urdina: Ibaietan, itxasoetan eta ozeanoetan erabiltzen dena da;  
  • Zuria; industrian erabiltzen da eta hainbat prozesuak osatzea du helburu 
  • Grisa; ekosistemak eta ingurunea zaintzeaz arduratzen da; industriak botatako isuriak, metal astunak kentzea edo kutsatutako lurrak garbitzea.....hau da; gizakia eta inguratzen duten ekosistemen oreka eta jasangarritasuna bilatzen du.
  • Marroia; basamortuetako baliabideak ikertzen eta ustiatzeaz arduratzen da 
  • Urre kolorekoa; biologia eta informatika elkartzen ditu; DNA edo aminoazidoen sekuentziak bilatzen ditu ikerketa filogenetikoak egiteko. 
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar