GEHIAGO BIZI, HOBETO BIZI

XIX. mendeko bigarren erdialdean, Louis Pasteur zientzialariak, beste batzuekin batera, frogatu zuen germenek, hau da, mikroorganismoek, eragiten dituztela gaixotasun infekziosoak.
Aurkikuntza hori oso garrantzitsua izan zen medikuntzan, bi galdera hauei erantzuteko aukera eman baitzuen:
Nola transmititzen dira gaixotasun infekziosoak?
Nola egin diezaiekegu aurre gaixotasun infekziosoei?
Pasteurren garaiaz geroztik, medikuntzak izugarrizko aurrerapena izan zuen. Pazienteen barne-organoak aztertzean oinarritutako diagnostiko-metodoak garatu dira. Gaixotasun asko deskribatu dira: infekziosoak, tumoralak, metabolikoak, mentalak... Eta hainbat gaitz sendatzeko edo, gutxienez, arintzeko tratamendu eraginkorrak garatu dira.
Alabaina, Pasteurrek bere aurkikuntzak egin zituenetik ehun urte baino gehiago igaro dira eta, medikuntzak aldarrikatzen du gaixotasuna tratatzeaz gainera osasuna zaintzea ere garrantzitsua dela, eta gizarteak berak parte hartu behar duela denontzat bizimodu osasungarria lortzeko. Hori kontuan hartuta, bi galdera egin diezazkiokegu geure buruari:
Zer egin behar dute agintariek herritarrek beren osasuna zain dezaten sustatzeko?
Zer egin dezakete herritarrek beren osasuna zaintzeko?
Galdera horiek zer-nolako erantzuna ematen zaien, pertsona bakoitzak gehiago bizitzeko eta hobeto bizitzeko aukera izango du edo ez