JARDUERAK
1. gaia: ZIENTZIA ETA GIZARTEA
1. Zenbat disziplina zientifiko ezberdinak identifikatzen dituzu bideoan? Adierazi nola agertzen diren
2. Zerk ezberdintzen du ezagutzat ematen duguna eta ez-ezagutzat ematen duguna? Zein da zientzia hitzaren esanahia?
3. Lan zientifikoa: Bideoa ikusi ondoren, erantzun:
- Zer galdetzen dio bere buruari bideoan agertzen den pertsonaiak? Zein arazoa du?
- Zein hipotesiak egin ditu azaltzeko?
- Zer egin du hipotesiak konprobatzeko? Zer nolakoak dira martxan jarritako esperimentuak?
- Zein konklusioak lortu ditu?
- Lan zientifikoaren fase guztiak aurkitu egin dituzu bideoan? Identifikatu.
4. Azal ezazu zure lan-koadernoa lan zientifikoari buruzko hurrengo grafikoa
5. Eman honako definizio hauek:
- Hipotesia
- Behaketa
- Esperimentazioa
- Ondorioa
6. Zein da behaketa eta esperimentazioaren arteko ezberdintasuna?
7. Ezagutzen duzu sasizientziaren adibideak? Zeintzuk?
8. Ikusi eta erantzun: zeintzuk dira zientzia eta sasizientziaren arteko 5 ezberdintasun nabermenenak?
2. gaia: LURRAREN ERAKETA. BERE GERUZA BARNEKO ANTOLAKETA ETA HONEN ONDORIOAK
1) Zer dio kontinenteen jitoaren teoriak? Nork proposatu zuen? Zuzen zegoen?
2) Zein teoriak azaltzen du kontinenteen mugimendua? Zer dio? Nork proposatu zuen?
3) Ikusi bideoa eta erantzun: Zer dira konbekzio korronteak?
4) Saiatu ondorioztatzen zeintzuk izango diren plaken arteko ertzetan eratzen diren elementu geografikoak; adibideak eman.
5) Kopiatu irudia koadernoan eta honako hauek seinalatu: subdukzio gunea, dortsala, lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa.

6) Zergatik sartzen da plaka ozeanikoa kontinentalaren azpian eta ez alderantziz?
7) Zer da Ozeano Bareko suzko eraztuna?
8) Zergatik ari da handitzen Himalayaren altuera?
9) Zer azaltzen du Wisonen zikloak? Nola gertatzen da hau?
10) Zer da lurrikara bat? Nola neurtzen dira? Zeintzuk dira puntu nagusiak?
11) Zein da lurrikara bat deskribatzeko erabiltzen ditugun parametroak? Zeintzuk dira neurtzeko erabiltzen diren unitateak? Zein da erabiltzen den tresnaren izena?
12) Erantzun:
Zer da tsunami bat? Nola sortzen da?
Zer da tsunami eta olatu baten arteko ezberdinatsuna?
Zer esan nahi du Tsunami hitzak? Zein hizkuntzatan?
Nola ekidi daitezke tsunami batek eragindako efektuak?
3. gaia: ALDAKETA KLIMATIKOA
1. Bideoa ikusi ondoren, galdera hauek erantzun
Zein izan da, orain arte, Lurraren temperatura erabaki izan duen faktorea?
Zein da azkenengo 30 milioi urteetan izan dugun joera?
Noiz gertatu zen azken "berounea"? Bizitza zegoen garai horretan?
Nolakoa zen klima Euskal Herrian orain dela 100 milioi urte?
Noiz hasten dira Antartidan izotzak azaltzen? Noiz izozten da Ipar poloa? Zergatik gertatzen da hau?
Zer aurki dezakegu poloetako izotzetan? Zergatik dira hain garrantzitsuak?
2. Beste bideo hau ikusi ondoren, erantzun
- Non igertzen da gehien beroketaren efektua?
- Zeintzuk dira ondorioak Pazifikoko uharteetan? Zeintzuk dira han bizi diren biztanleentzako ondorioak?
- Eta Piriniotan?
- Zenbat egiten du glaziarrak urtero atzera?
- Zer egiten du Kantauri itxasoak?
3. Artikulua irakurri eta erantzun
- Zenbat glaziar gelditzen da gaur egun Piriniotan?
- Zeintzuk dira glaziar honen hiru etsai nagusiak?
- Zenbat igo da batez besteko tenperatura Piriniotan? eta planetan, orokorrean? Zergatik izan daiteke hau?
- Zein da glaziarraren atzerapena ikertzeko erabiltzen den teknologia?
- Zenbat izotza galtzen ari da glaziarrean urtero?
7. Nor da Mathis Wackernagel? Zer asmatu zuen? Zer sortu zuen?
8. Zer da Global Footprint Network?
9. Zer da aztarna ekologikoa? Zein unitateetan neurtzen da? Zer da hektarea bat?
4. gaia: GEHIAGO BIZI, HOBETO BIZI
1) Bideoa ikusi eta erantzun
- Zer da Pasteurrek aurkitu zuena? Noiz izan zen hau? Nola gertatu zen?
- Nor da Joseph Lister? Zein izan zen bere ekarpena zientziaren mundura?
2) Zer da gaixotasun infekzioso bat?
3) Zer da patogeno bat? Zein motatakoak izan daitezke? Zein da bakterio eta birus baten arteko aldea?
4) Zelan tratatzen dira gaixotasun infekziosoak?
5) Sailkatu honako gaixotasun infekzioso hauek eragiten dituzten patogenoak: IHESA, meningitis, amigdalitis, kandidiasia, gonorrea, anisakiasia, atleta oina, gripea, gastronteritis, malaria, ebola, zika, hepatitisa, elgorria, kukurruku-eztula
6) Gaixotasun infekziosoez gain, zein motatako gaixotasunak ezagutzen dituzu?. Azaldu eskematxo batean eta adierazi bakoitzaren ezaugarri nagusiak
7) Sakatu hemen eta erantzun honako galdera hauek:
- Zer da infarto bat?
- Zer da iktus bat?
- Zein da haien arterko diferentzia?
- Zeintzuk dira eragiten dieten faktoreak?
- Nola ekidi daitezke?
- Nola identifika dezakegu iktus bat?
- Zein motatako iktusak daude?
- Zein da tratamendua?
- Zein motatako gaixotasunak dira?
8) Sakatu hemen eta erantzun: Zer esan nahi dugu "kolesterola daukagula"" esaten dugunean? Zergatik dago "kolesterol ona" eta "kolesterol txarra"?
9) Bideoa ikusi eta erantzun:
- Zer da diabetesa?
- Zein motatakoak ezagutzen dituzu?
- Zertan ezberdintzen dira?
- Noiz daukagu diabetesa izateko aukera gehiago?
10) Zer da diagnostiko bat? Zeintzuk dira bere faseak?
11) Zein da tratamendu farmakologiko bat eta kirurgiko baten arteko diferentzia?
12) Esan zertarako erabiltzen den hauetako bakoitza
- Antitermikoa
- Antibiotikoa
- Antiinflamatorioa
- Antihistaminikoa
13) Hemen sakatu eta erantzun
- Zeintzuk dira herrialde garatuetan heriotz gehien eragiten dituzten 3 gaixosatunak?
- Zeintzuk dira garapen bidean dauden herrialdeetan heriotz gehien eragiten dituzten 3 gaixosatunak
- Badago gaixotasunaren bat herrialde batzuetan besterik ez duena jendea hiltzen?
- Zergatik ezberdintasun hauek?
14) Eman 3 arrazoi txertorik EZ hartzeko
15) Hainbat gaixotasunak ekiditeko txertoak baliogarriak direla ikasi dugu baina, zein da gure organismoan egiten dutena?
16) Zeintzuk txerto motak ezagutzen dituzu? Nola funtzionatzen dute?
17) Zer da talde inmunitatea? Zergatik bilatu behar da?
18) Eman arrazoi 1 ez txertatzeko.
19) Zer da transplante bat?
20) Zeintzuk dira transplantatu daitezkeen elementuak?
21) Zein da konplikaziorik arruntena transplante batean? Zer egiten da hau gertatu ez izateko?
5. gaia: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
1) Zer da bioteknologia?
2) Zeintzuk dira bioteknologiaren ikerketa edo lan arlo nagusiak?
3) Zer da bioteknologia?
4) Zein da transgeniko eta GEO baten arteko ezberdintasuna?
5) Zeintzuk dira genetikoki eraldatutako landareen abantailak? eta desabantailak?
6) Zein da nanoteknologian erabiltzen den unitatea?
7) Nor da nanologiaren aita? Nola deitzen zen bere ideia nagusiak ezaltzen zituen liburua? Noiz gertatu zen hau?
8) Nola funtzionatzen dute nanomaterialek?
9) Begiratu irudi hau

Esan zerez eginda dagoen eta zeintzuk diren nanomaterial bakoitzaren aplikazioak
