NANOTEKNOLOGIA
Nano aurrizkia grekeratik dator eta oso txikia esan nahi du; nanoteknologia, beraz, atomo edo molekula mailan materia erabiltzen duen teknologien multzoa da.
Gai honi buruz lenenengo ideiak 1959. urtean agertu ziren "There´s plenty of room at the bottom" Richard Feynman fisikariaren liburuan; bertan atomoak eta molekula soilak erabil eta kontrolatu zitezkeela eta honek suposa zezakeen iraultza azaltzen zuen.
Prozedura hauek erabiltzen dituen lehehengaiak nanomaterialak deitzen dira eta nanoeskalan neurtzen dira: hau da 1-100nm-en arteko tamainakoak dira.
Material hauek nanoeskalan edo mikroeskalan eta makroeskalan oso ezberdinak izan daitezke 2 arrazoiengatik: zan ere,
- materialen tamaina txikitu ahala, azalera bolumenarekiko duen proportzioa handitzen da
- konfunamendu kuantikoa: tamaina txikitzean, elektroein mugimendua murrizten da eta materialen erreaktibotasuna jaitsi egiten da.
Hori dela eta, inguruan dituen atomo edo molekulekin gehiago elkarri eragingo die eta bere propietateak (optikoak, elektrikoak, magnetikoak....) aldatuko dira.
Horri esker, oso kopuru txiki batekin, asko hobetu daitezke material horren eta bere inguruko besteen ezaugarriak eta baliogarriagoak egiten dira.