Wegener: kontinenteak mugitzen dira

Kontinenteak ez dira beti gaur egun ezagutzen ditugun bezala egon; izan ere, orain dela 250 m.u., hau da, dinosaurioen garaian, kontinente bakarra zegoen, Pangea izenekoa. 

Baina nor izan zen kontinenteak noizbait elkartuta egon zirela pentsatu zuen lehenengo ikerlaria? 1915ean, Alfred Wegenerrek KONTINENTEEN JITOAren teoria proposatu zuen bere Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan; teoria honek orain dela 250 m.u. Pangea izeneko kontinente bakarra zegoela zioen; era berean, ozeano bakarra, Pantalassa izenekoa. Gero, pixkanaka-pixkanaka beste bi kontinente handitan banatzen joan zen: Laurasia eta Gondwana; bi masa hauek elkarrengandik urruntzen jarraitu zuten. Hau proposatzeko hainbat forga aurkeztu zuen:

  • Morfologia frogak: Gaur egungo bananduta dauden kontinenteen kostaldeen ertzak bat datoz.
  • Paleontologia frogak: Elkarrengandik banandutako kontinenteek flora eta fauna oso antzekoa dute, baita fosilak ere. Adibidez, badira espezieak Hegoamerikan eta Australian besterik ez direnak aurkitzen.
  • Geologia frogak: Egitura geologiko berdinak aurkitu dira banadutako kontinenteetan.
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar