
ZIENTZIA ETA GIZARTEA
ZER DA ZIENTZIA?
Zientzia hitza latineko scire hitzetik dator. Eta hitz horrek jakitea esan nahi du.
Ezagutzatzat har dezakegun sineskeraren eta ezagutzatzat har ez dezakegunaren arteko aldea egia eta froga irizpideetan dago. Zientzialarien ustez, sineskera bat egiazkoa izango bada, errealitatearekin bat etorri behar du; horretarako, kanpo-errealitatea dagoela eta zein den jakin daitekeela onartu behar da.