Zientziaren erabilera EZ egokia

Nahiz eta zientziaren helburua bere aurkikuntzak gizartearen garapenerako jartzea izatea, batzuetan egindako aurkikuntzak kaltegarriak izan dira, izan duten okerreko erabilpenagatik.

Izan ere, Historiaren zehar hainbat izan dira Zientziaren munduan egon diren iruzur eta zabarkeriak.

Aipamen bibliografikoak zuzenak ez izatea.Garrantzitsuak diren datu bibliografikoak edo lan horretarako kontsultatu ez direnak (bibliografia atala zabaltzeko asmoarekin) aipatzean datza.

IRUZUR MOTAK

Larrien artean, honako hauek dira ohikoenak:

1) Datuak ekoiztea; arlo batean dauden ikertzaileek datuak asmatzean datza.

2) Datuak faltsutzea; aldatutako datuak azaltzean datza, hasierako hipotesiarekin bat etor daitezen.

3) Plagioa; beste ikerlari batzuk egindako lanak norberarenak izango balira azaltzean datza.

Badira ere, beste batzuk horren larri ez direnak:

1) Balizko autoretza; lan batean parte hartu ez duena egile bezala jartzean datza.

2) Errepikatutako argitaratzea edo autoplagioa; egile batek edo talde batek izenburua aldatuta. aldez aurrretik argitaratutako lan bat berriz publikatzean datza.

3) Zatitutako argitaratzea; tamaina handiko lan bat zatika publikatzean datza, normalean, publikazio ezberdinetan, artikulu independienteak izango balira bezala.

Aipamen bibliografikoak zuzenak ez izatea.Garrantzitsuak diren datu bibliografikoak edo lan horretarako kontsultatu ez direnak (bibliografia atala zabaltzeko asmoarekin) aipatzean datza.

4) Puztutako argitaratzea; artikulu bat, datu berriak, baina ondorioak aldatu gabe, publikatzean datza.

Aipamen bibliografikoak zuzenak ez izatea.Garrantzitsuak diren datu bibliografikoak edo lan horretarako kontsultatu ez direnak (bibliografia atala zabaltzeko asmoarekin) aipatzean datza.

ZABARKERIA

Zientzian lan egiteko erabiltzen den metodologia txarto aplikatzean datza, nahiz eta asmoa engainatzea ez izatea

SASIZIENTZIA

Sasizientziatzat jo behar ditugu, oso-osorik, zenbait jarduera-alor; esate baterako, astrologia eta grafologia karakteriologikoa (nortasuna ezagutzeko erabiltzen dena). Zientziak eta sasizientziak bereizteko modu erraza aurkitzen aritu izan dira; adibidez, Popper-en errefusagarritasunaren teoria.

Baina ez dirudi bereizteko modurik dagoenik; izan ere, zenbait ezaugarri batera dituztenean bereiz ditzakegu sasizientziak, baina ezaugarri horiek ez dira erabakigarriak.

Hona hemen:

  • Ez dago argi nola errefusa daitezkeen teonak.
  • Ondo finkatutako ezagutza zientifikoa baztertzen dute, eta harekin kontraesanetan daude.
  • Printzipio unibertsalekin kontraesanetan daude; esaterako, kausen eta ondorioen intentsitatearen arteko
  • proportzionaltasunarekin.
  • Pentsaera magikoaren ezaugarriak dituzte; adibidez, antzekotasunaren edo kontaktuaren bidezko
  • ideia-asoziazioa.
  • Ez dira garatzen; orobat, ez dute objektiboki ikertzen, eta fundatzaileen autoritatetik ondorioztatzen dituzte printzipioak.
  • Haien iragarpen-arrakasta erabilitako metodologiaren zorroztasunarekiko alderantziz proportzionala da. Zientzian, adibidez, hipotesia egiazkoa bada, are hobeto egiaztatzen da metodorik zorrotzenen bidez.
  • Hizkuntza iluna erabiltzen dute, beren asmoak aztertzea eragozteko.
  • Haietan jarduten dutenek jazarri egiten dituztela salatzen dute.
  • Azken aldi honetan, fisikarien gogoz kontra, mekanika kuantikoaren baliozko misterioetan babesten dira, baina teoria fisiko hori ondo oinarrituta dago, eta haren edukia ez da batere intuitiboa.

Askoren esanetan sasizientziak ez dira kaltegarriak, baina eragin handiak dituzte giza jardueraren zenbait alorretan: publizitatean, auzitegietan, langileen kudeaketan ... Eta osasun-arloan, sendatzeko hainbat teknika sasizientifiko gehitu zaizkie kuranderismoan eta terapia tradizionalei, eta jendeak medikuntzan konfiantzarik ez izatea ekarri du horrek. Medikuntza hipokratikoak pazienteen konfiantzan bi mila urtez baino gehiagoz eustea ahalbidetu zuten ezagutza eta fenomeno biologiko berberetan oinarritzen dira sasizientziak, kaltegarriak badira ere.

Garrantzitsuak diren datu bibliografikoak edo lan horretarako kontsultatu ez direnak (bibliografia atala zabaltzeko asmoarekin) aipatzean datza.


.

ZIENTZIA ETA PSEUDOZIENTZIA EZBERDINDU 


ZIENTZIA ETA SASIZIENTZIA. ADIBIDE BAT: HOMEOPATIA

.


Introduce un texto aquí...

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar